ERAKUNDEEN LAGUNTZA
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazioa dira laguntzaileak.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
Hautaketarako irizpide nagusia lanaren kalitatea da, baita ahalik eta ikuslego zabalenera iristeko duen gaitasuna ere. Lanaren orijinaltasuna eta ausardia aintzat hartuko dira, hala nola euskaraz filmatua egotea eta EAEko teknikari eta aktoreen parte-hartzea izatea.
KATALOGO BAT EDIZIOKO
Film labur aukeratuak sustatu eta banatzeko, edizio bakoitza jasotzen duen katalogo bat argitaratzen da Kimuak zigilupean.