DEUS ET MACHINA

- Langileak egunero-egunero betiko lan monotonoa egiten du. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du -

Zuzendaria Koldo Almandoz

Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du...

Zuzendaria

KOLDO ALMANDOZ

Donostia, 1973. Diletante profesionala. Azken 25 urteetan, filmak egiten aritu da. Film horiek Cannesko Semaine de la Critique, Rotterdam, Donostia, ZINEBI, Gijón, BAFICI, Festival dei Popoli eta beste hainbat jaialditan hautatu eta saritu dituzte. Besteak beste, kazetari aritu zen, The Balde aldizkaria zuzendu zuen, Punto de Vista jaialdiko programatzailea izan zen, irratsaioak egin ditu, eskolak ematen ditu eta liburuak argitaratzen ditu Farmazia Beltza argitaletxean. Ingalaterrako Cloud Appreciation Society erakundeko kidea da.