EL PREMIO

- Saria -

Zuzendaria León Siminiani

Pilar eta Manuel ospakizun giroko gau glamourtsu baterako prestatu dira. Hala izan behar zukeen. Baina denbora luzetxo daramate beren harremana alfonbra gorriaren azpira erratzaz bultzatzen...

Zuzendaria

LEÓN SIMINIANI

Santander, 1971. Filologia Hispanikoa eta zinema zuzendaritza ikasi zituen Columbiako Unibertsitatean, New Yorken. Haren lan ospetsuenen artean daude: Dos más (2001) Drama Onenaren Emmy Student Award 2002 irabazi zuena, Ludoterapia (2007), film labur onena Europa Cinema 2007an eta Conceptos Clave del Mundo Moderno izenburuko saiakera-film saila (sail horretako lehen lau zenbakiek ehun saritik gora jaso dituzte).