Donostia, 1954. Komikigilea, telebista eta zinema gidoilaria eta zuzendaria. Hainbat urtez lanak batez ere Frantzian argitaratu ondoren, Ipar haizearen erronka (1992) animaziozko film luzean gidoilari lanak eginez sartu zen ikus-entzunezkoen munduan. Harrez geroztik, hainbat ekoizpenetan gidoilari ibili da, eta Etxaldeko erregea film luzean eta Tras los visillos, Perros de presa eta Zeinek gehiago iraun film laburretan zuzendari lanak egin ditu.
Donostia, 1971. Bideojokoen diseinugile grafikoa. Ikus-entzunezko ezagutza osagarria bereganatu zuen Larrotxene Kultur-etxeko zine eta bideo ikastaroetan. Ordutik, hainbat ekoizpenetan muntatzaile eta grafista lanak egin ditu, eta Asämara, Autorretrato eta Tras los visillos film laburrak zuzendu ditu.